Iruñeko udalean frantsesa edo inglesa bai eta euskara ez

Euskara Nafarroako berezko hizkuntza da eta Euskararen Legeak bere erabilera zehazten du. Iruñea barruan duen eremu mistoan ere bai, nolabaiteko aitortza ematen diona. Horrek atzerriko hizkuntzak baino goragoko estatusean jartzen du.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2018-ko urtarrilak 18

Merkataritza eta turismoko zerbitzuburu eta Estrategiako eta Proiektuetako Goi
Mailako teknikari lanpostuetarako zerrendak osatzeko, ordea, frantsesa edo ingelesa
eskatu zuen Iruñeko Udalak eta euskara ez. 

Gora jotzeko helegiteak jarrita 2017ko urriaren 17an emandako erantzunetan,
Nafarroako Administrazio Auzitegiak ontzat eman du hori, deialdiak Plantilla
Organikoaren arabera eginak daudelako eta lanpostu horietan atzerriko hizkuntza
horiek eskatzea arrazoizkoa ikusten duelako. 

Iruñea ezin da izan turista euskaldunen helburu? Estrategiako eta
Proiektuetako Goi Mailako teknikaria izateko euskal ikuspegia soberan dago? 

Lanpostu zehatz batzuetan ingelesa edo frantsesa jakitea beharrezkoa izatea
zalantzan jarri nahi izan gabe, aldi berean euskara jakitea beharrezkoa ez hartzeak ez
dirudi ikuspegi zabalaren adibide. Oroitarazi beharra dago Plantilla Organikoan
euskarazko profila postuen % 3k duela bakarrik.

Gehiago