Internazionalistok, Martxoak 3an: oroimena, duintasuna eta borroka!

40 urte betetzen dira aurtengoan Gasteizko gertakari lazgarrietatik. 1976ko martxoaren 3an Zaramagako auzoko San Frantzisko elizan zein honen inguruetan gertatutakoa ekarri nahi ditugu gogora. Euskal Herri Langilearen askatasun grinaren kontra eginiko sarraskia izan zen hura. Euskal Herriko klase borrokaren adibide gordin bezain gogorra.

Askapena

2016-ko martxoak 3

Ezin dezakegu ahaztu, Gasteizko hiriko langileak burutzen ari ziren borroka gogorrak. Grebak

, mobilizazioak, batzarrak… Langile mugimendua inoiz baino indartsuago zegoen, eta langile

boterea eskuratzen hasiak ziren enpresaburu frankisten beldurrerako. Hori gutxi balitz,

Franco hilda zegoen eta frankismoaren kontrako mugimendua zabala zen garai horretan.

Horrela, langile borroka huts bat baino gehiago, borroka politikoa zen guztiz, non eta Euskal

Herriko probintzia “leial” batean.

Horiek izan ziren erregimen frankistak izan zituen arrazoiak langileen aurkako sarraski hori

burutzeko. Ez zen kasualitatea izan inolaz ere. Ez zitzaien eskuetatik joan, askotan saldu

nahi izan duten moduan. Egin behar zutena egin zuten, hotz hotzean pentsatua,

langileen eta herri sektoreen boterea zapaldu ahal izateko.

Euskal Internazionalistok, ezinbestean dugu egun hau gure oroimenean. Egun honek gure

herriaren askapen sozial zein nazionalarentzat duen garrantzia bereziaz ohartzen gara. Alde

batetik, langile eta herri boterearen momentu garrantzitsua delako gure herriarentzat. Eta

bestetik, gure eredu eta adierazpen ahaztezina delako. Beraz, biktimez oroitzeaz gain

borroka eta duintasun hura oroitu eta berreskuratzea dagokigu EH errebelde hori osatzen

dugun guztioi.

Bestalde,ezin utzi gogoratu gabe gertakari haien ostean Basaurin erahil zuten gaztea eta

noski, ezta Tarragonan martxoak 3ko gertakariekin elkartasunez erahil zuten Juan Gabriel

Rodrigo Knafo ere, nola, Erromako enbajada aurrean burutu zen mobilizazioan erail zuten

Mario Marotta. Herri honen borrokekin elkartasunean eraildako lagunak.

Berarentzat ere oroimena, duintasuna eta borroka! Euskal Herriarekiko elkartasunean erailda

ko lagunak, gure hildakoak ere badirelako!

Gora Euskal Herri Langilea!


Gora Gasteizko 5ak!

Gora Euskal Herriarekiko elkartasunez bizitza eman dutenak!

Gehiago