Ingelesa bai, euskara ez: Iruñeko udala irabazle
San Ferminetan Objektu Galduen Departamenturako Babes Zibileko zerrendak osatzeko ingelesa nahitaez eskatu zuen Iruñeko Udalak; euskara, ordea, ez.
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2017-ko apirilak 26
Herritar baten errekurtsoaren ondoren, Nafarroako Administrazio Auzitegiak
arrazoia eman dio Iruñeko Udalari, 2016ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez.
Ingelesa nahitaez eskatzea ongi ikusi du, kanpotik etorritakoekin komunikazioa
izateko. Nafarroako Administrazio Auzitegiarentzat, horrek ez dakar euskara
gutxiestea.
Errekurtso egilearen arabera, ingelesa ez bada berezko hizkuntza, ez bada
ofiziala eta euskarak baino estatus gutxiago baldin badu Iruñean, ezin da ingelesa
eskatu eta euskara ez, herritarrekin harreman zuzena duten lanpostuetan. Nafarroako
Administrazio Auzitegiarentzat, euskara erabiltzeko eta sustatzeko foru eta udal
araudiek ez dute eragozten ingelesa eskatzea, hizkuntzen estatusari buruzko
bestelako hausnarketarik egin gabe.
Beraz, ingelesdunak euskaldunak baino arreta hobea jasoko du. Ezin al zen
eskatu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jakitea? Iruñean ez al dago hiru hizkuntzak
dakizkienik?