Gutun irekia Nafar gobernuari

Ohikoa da oso gidatzeko karneta ikasten hasten zarenean ama edo aitarekin zelai ireki batera praktikatzera joatea: “ Lozagia zapaldu..., poliki-poliki askatu... eta azeleragailua zanpatu.” esaten ohi digute.

Gorka Igual, Ekhiotz Prieto eta Juan Luis Camarero.

2018-ko urriak 10

Oso ohikoa da ere autoeskoletako irakasleak entzutea autoarekin praktikak zure kabuz
egitea ez
dela egokia esaten, txarra dela, ohitura txarrak garatzen dituzulako, zure azterketa
praktkoa
zailduko dutenak. 

Badirudi Geroa Baik zuzendutako gobernuak izkutuan gidatu izan dutela instituzioak
asumitu baino
lehen. Iraganeko ohitura txarrak mantentzen dituztelako, hauen aurrekaria izan zen
erregimen
iluneko ohitura txarrak mantenduz, porlana eta borraren erregimenaren ohiturak. 

Ezin baita beste modu batera ulertu Lizarrako hiru pertsona inputatu izana, eraikin zahar
bat
Gaztetxe batetan bilakatzeko egindako okupazioaren ondorioz. Gaztetxearekin loturarik ez
duten
eta espazio horretan parte-hartzen ez duten hiru pertsona. 

Nola uler daiteke, hortaz, Nafarroako Gobernuaren jokaera eta Foruzaingoaren informea?
Artxibategi ilunetan gordetako zerrenda beltzen erabilpena ez dirudi aldaketa handia denik
lehen
bizitzen genuenarekin alderatuta. Zerrenda beltz batzuk zeintzuk pertsona hauen joera
politikoaren
ondorioz diseinatuak izan diren. Isilarazteko sorturiko zerrendak, “A por ellos” horretatik
sorturiko
zerrendak.

Bizio hauek iraganera itzularazten gaituzte eta aldaketaren oinarri soziala jipoitzen dute
irmoki.
Bikaintasunetik gidatzea oztopatzen dute eta “azterketa ez gainditzea” eragin dezakete.
Muntai
polizialek, zerrendek eta jarrera errepresibo hauek mantentzea ez diote laguntzen sortzen
ari den
etapa berri honen zutabeak ezartzeari. Aitzitik, aldaketari kalte egiten dio eta iraganera
itzuli nahi duten horiek elikatzen ditu.

Gehiago