Gene Azpirakorra

Manu Martinez Aguirre

2016-ko azaroak 29

Ile-hori bat eta ile-ilun bat maitemindu egin dira. Ile-horiak urdinak ditu begiak eta ile-ilunaren begiak marroiak dira. Handik 9 hilabetetara haur bat izan dute. Haurhonek ilea horia izateko aukera txikia du eta ilea iluna izatekoa,berriz, handia. Haurrak begiak urdinak izateko aukera ere oso txikia dueta begiak marroiak izatekoa handia. Demagun haurraren ama euskaldunadela eta aita, berriz, ez. Beraz, euren arteko komunikazioa euskarazemateko aukera oso txikia da, eta gaztelaniaz ematekoa, handia. Ile-horiek eta begi-urdinek jasaten duten gaitz bera jasatendu euskarak. Gene azpirakorra da.

Jarri dezagun beste adibide bat.

Gasteizko udaletxean euskararen dinamika indartzeko bilera bat egin da eta alderdi bakoitzeko ordezkari bana bildu dira. Zein hizkuntza aproposagorik euskarareninguruan hitz egiteko euskara bera baino? Bada, alderdietako batek(imagina dezakezue) bilerara bidali duen ordezkariak daukan euskaramaila Hommo Sapiens batek gaur egungo punta-puntako teknologian duenmailarekin soilik aldera daiteke. Euskaraz agurtzeko saiakerabehintzat egin egin du baina alferrik. Beraz, euskararen dinamikaindartzeko bilera gaztelaniaz eramango da aurrera. Hau da hau paradoxa.

Argi geratzen da euskara gene azpirakorra dela. Beharrezkoa dugu banako guztiek euskararen genea izatea euskaraz hitz egin ahal izateko,ile-horiek eta begi-urdinek seme zein alaba ile-hori edo begi-urdinaizateko gertatzen den gisara. Baina ile-horiek eta begi-urdinek ezbezala, euskarak badu konponbide argia eta konponbidea ez dago guregurasoetan, norbanakoan baizik. Ezin dugu begien edo ilearen koloreaaukeratu baina bai, ordea, zein hizkuntzetan hitz egin. 

Gehiago