Gardentasun falta erizaintzako zerrendetan

Erizainen kontratazio zerrendak egiteko deialdia argitaratu berri da (2017-9- 25eko NAO), eta hartan alemanak, frantsesak eta ingelesak 2 puntu ematen dituzte bakoitzak. Euskararen balorazioari dagokionez, araudi indardunaren araberakoa izanen dela esaten da.

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2017-ko irailak 27

Zenbat puntu dira zehazki? Nola daki parte-hartzaile batek
euskararen ezagutza ongi baloratu zaiola, eta noiz jarri behar duen errekurtso bat, hala
izan ez bada? Baina gai honetan Osasunbideak gardentasun faltarekin jokatzen du
beti, deialdi guztietan. 

Bestalde, araudi indardunak ez du deus esaten euskara “eremu ez-
euskaldunean” baloratzeari buruz. Beraz, Nafarroako Gobernuak nahi adina puntua
dezake. Baina Gobernuaren interpretazioa bestelakoa da: Ez du batere puntuatzen,
eta bai ordea, lehen esan bezala, alemanaren ezagutza, adibidez. 

Horretaz gain, deialdian esaten da erdarazko lanpostu batetik zilegi dela
euskarazko lanpostu batera lekualdatzea. Horretarako aski da euskararen ezagutza
frogatzea, ziurtagiri edo azterketa baten bidez. Aitzitik, euskarazko lanpostu batetik
erdarazko batera lekualdatzea debekaturik dago. Langile horiek gaztelaniaz ez balekite
bezala, eta ikasteko ezgauza balira bezala. UPNk ezarri zuen bazterketa hori 2009ko
ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, Nafarroako administrazio publikoen
zerbitzuko langileen Estatutuan bigarren xedapena gehituta. Injustizia hori aldatzeko
beharrezkoa da Parlamentuan gehiengoak horren alde bozkatzea, baina orain arte
Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak ez dute halakorik egin. 

Bitartean, mediku eta pediatra euskaldunik gabe jarraitzen dugu gehienetan,
baita eremu euskaldunean ere, eta Osasunbideak osasun txartelak erdara hutsean
egiten ditu eremu mistoan eta “ez-euskaldunean”, erabiltzaileei deus galdetu gabe…
Euskara Osasunbidean: Ezin okerrago.

Gehiago