G7 gailurra : Ambazadaren deia

Notre-Dame-des-Landes-ko ZADetik, hirugarren aste intergalaktikoa hondartzan.

Ambazada

2019-ko martxoak 26

Datorren udan, bere hirugarren ediziorako, aste intergalaktikoa Euskal Herrira dator.

ZADeko landa eremua beti hor dago eta ez dugu ahaztuko, gure adiskidantzak alde batera utzi gabe. Azken bi urte hauetan, ZAD eta Euskal Herriaren arteko loturak indartu dira. Bi urtez auzolanak, topaketak eta festak antolatu ditugu Ambazadaren proiektuari esker, munduko borroka eta kulturen etxolaren aterpean. Datorren udan, Ambazadaren egurrezko armazoi berria Euskal Herrira ekarriko dugu.

Aurten, Biarritzek ikusgarri zinikoa jasango du. Macronek bere sei homologo gailur ezdeus eta negargarri batera gomitatuko ditu, Frantziar estatuan herriaren kexa pil-pilean eta boterea kinka larrian daudelarik.

Biarritze hautatzea ez da zoria. Macronek hiri horretan oporrak pasa nahi lituzke, hegazkinentzako itsasontzi batean egotea iragarri duen bere lagun Trumpekin golfean jolasteko. Baina lehendakariak ez dira soilik surfean edo golfean aritzera etorriko. Macronek klimari, jendeen eta herrien eskubideei, kapitalismoaren kontrako alternatibei, Euskal Herriko independentziari kolpe berria eman nahi die.

Bi urte pasa dira ETA erakundeak betirako armagabetzea gauzatu zuenetik, baina errepresioa ez da gelditu : burugabekerian murgildu da. Taberna batean izandako liskarra terrorismotzat jotzen dute eta ehunka preso politiko oraindik etxetik urrun daude, kondena luzeak betetzen ari.

Macron eta bere 15.000 polizien etorrerarekin, borrokaren historiari kolpea eman nahi diote. Aurpegira txistu egingo digu, erregea balitz bezala jokatuz, indar errepresibo basatien gibelean gordez, guztien onurarako ari dela sinetsi araziz.

Beraz, aurten, hondartza. Datorren urtean batuko gara berriz ZADeko zelaietan. G7 gailurraren kontra eta borroken bateratzearen eta aste integalaktikoaren alde, zatozte Euskal Herriko indar bizien sostengatzera, agorrilaren 19tik 26ra.

(Aste intergalaktikoa urtero antolatzen den nazioarteko topaketa da, bakoitzean gai komunen inguruan kolektiboak informatzera eta eztabaidatzera gomitatuz. Iaz, “borrokan eta autonomia bila dabiltzan lurraldeak” gaia jorratu zen, herri desberdinetako ehunka jenderen parte hartzearekin. Aurtengo egitaraua eta kokapena datozen hilabeteetan jakinaraziko ditugu).

Gehiago