Aste bete itzulerako bidaia egiten eskola garraioak istripua izan zuela, eta ez garraio enpresak, ezta Hezkuntza Departamentuak ez dute inolako azalpenik eman
2026-ko urriak 20
Atzo, urriaren 19, arratsaldeko 18.00tan elkarretaratze bat egin genuen Lokiz Guraso Elkarteak, zein bailarako hainbat herritarrek duela astebete jazotako istripua salatzeko.
Hezkuntza Departamentuari zentroaren bidez “inzidentzia” bat jarri arren, salatu nahi dugu ez garraio enpresak, ezta Hezkuntza Departamentuak ere, ez diotela azalpenik eman ez eskolari, ezta Guraso Elkarte zein familieri ere.
Guk, berriro diogu: zorte handia izan genuen autobusa irauli ez zelako!
Aldiz, Hezkuntza Departamentuak istripua gertatu, berau seinalatu eta bi egunetara Lokiz Guraso Elkarteak bideraturiko azken proposamenari ere ezezkoarekin erantzun dio. Oraingo honetan gainera 35/2022 orden forala argudiotzat erabiliz, gorritu ere egin gabe.
Honen aurrean, Lokiz Guraso Elkarteak hurrengoa adierazi nahi du:
Bailara zein herri gutxitu eta despopulatutako herritarrak izanagatik ere, ez garela isilduko ezta uko egingo ere dagozkigun zerbitzuei.
Urriaren 5ean Guraso Elkarteko ordezkaritzari Hezkuntza Departamentuko Luis Calatayud eta bere lan taldeak aitortu bezala garraioarekin arazo bat dago Nafarroan, are gehiago larritzen dena Lizarraldean. Gure aburuz ordea arazoa alde batetik Nafarroaren hedadura eta landa eremu zabal horri muzin egin nahi izatetik dator. Alegia herri zein bailarei aitortza ez egin eta errealitatearen ezagutza ezatik. Bestetik noski, Hezkuntza Departamentu honek ez dituelako haurrak zentroan jartzen, enpresa handiak baizik (horrela ulertzen dugu, aurten pilatzen ari garen inzidentzien aurrean oraindik azalpenik jaso ez izana).
Baina Hezkuntza Departamentu honek erakutsi duen lurraldearen ezagutza kaskarraz gain, badirudi 35/2022 orden forala ez dutela arretaz irakurri, honela dio 6. artikuluko 2. puntuan: “Con caracter general, se organizará y gestionará el transporte escolar colectivo en la ruta haya un minimo de cuatro usuarios. En caso de Bachillerato el minimo será de nueve usuarios”. Esan gabe doa arau hau dela aurreko puntuan azaldutakoaren adibide garbia, herri txiki eta are, gurea bezalako despopulatutako zonaldetarako balio ez dutelako. Baina hala eta guztiz ere aurtengo kurtsoan sortu diguten arazoari konponbidea eman asmoz Guraso Elkarteak urriaren 6an igorririko proposamenean linearen desdoblamendu bat egitea eskatu zuen (taxi bidez): Metauten bailarara haur bakar batekin joan beharrean, desdoblamendua (alegia taxia) Berrotza bailarako 6 haurrekin egitea. Horrek hurrengoa suposatuko lukeelarik maps aplikazioaren araberako kalkuluen arabera:
Antzin – Ollogoien (Metautengo bailara) ibilbideak 13Km eta 15 minutuko iraupena izango lukeela.
Antzin – Otiñano (Berrotza bailara) ibilbideak aldiz 18 Km eta 20 minutuko iraupena izango lukeela.
Desdoblamendu honek linea berri bat ireki bitartean 2026/27 ikasturterako konponbide bat suposatuko luke. Gure txikiei eragiten dien denbora galera eta neke gehitua ekidinez, eta ibilbidearen baldintzak betetzeagatik presaka egiten duten bidaiaren arriskuak murriztuz.
Azkenik, salatu nahi dugu Hezkuntza Departamentuak landa eremuaren garraioa gestioari uko egin nahi diola (hori ere 35/2022 agertzen dela) arazoaren kudeaketa
zonaldeko herrietako udaletxeengan utziz. Alegia dagoeneko pobretutako zonaldearen
gain utziz garraioa.
Landa eremuko txikiek eta herritarrak ea bigarren mailako herritarrak garen galdegiten
diogu administrazioari, ikusirik ez dituztela gure errealitateak aintzat hartzen, ezta
entzuten ere. Azken erantzuna ikusirik, argi geratzen da administrazio honek uko egiten
diola landa eremuaren kudeaketari. Eta hor konpon!
Hauek esanda, zera adierazi nahi dugu, azken asteetako gertaerek eta batez ere
enpresaren isiltasun eta Hezkuntza Departamenduaren erantzun negatiboak
Lokizaldeako komunitatea asaldatu duela. Horregatik datozen asteetan ekimen gehiago
garatuko ditugu gure haurren ongizatea, eta gure herri zein bailarekiko errespetu eta
iraupenarentzako oinarrizkoak diren zerbitzuak aldarrikatu eta lortzeko.
Gehiago
2
Iruñea Palestinaren alde agertu da berriro, erresistentziako emakumeak lehen planoan daudela
Angelun bortxatua izan ondoren bere buruaz beste egin zuen neska gazte baten heriotza indarkeria matxista dela salatu dute
