Apartheida lekualdatzen lehiaketetan
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2017-ko martxoak 25
Lekualdatze lehiaketetan, Nafarroako Gobernuak elebidunak tratatzen ditu
gaztelaniaz ez balekite bezala. Pertsona batek Administrazioan lanpostu bat lortzen
badu eta postu horretarako euskara jakitea beharrezkoa bada, gero betiko debekaturik
du euskara nahitaezkoa ez duen beste postu batera aldatzea. Hala jokatu du
Nafarroako Gobernuak psikologoen lekualdatze lehiaketan (2017ko otsailaren 23ko
Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 310/2017 Ebazpena, 3.4 oinarria), baita
fisioterapeutenean ere (2017ko martxoaren 21eko NAO, 632E/2017 Ebazpena, 1.12
oinarria).
UPNko Gobernuak, 2009. urtetik 2015. urtera (boterea galdu arte) ingelesa
baloratu zuen A eta B mailatarako oposizioetan, deialdi osoaren %10 arte. Ingelesaren
probari esker jende askok lortu zuen lanpostua, eta orain lasai parte har dezakete
edozein postutarako lekualdatze lehiaketetan. Eta zuzena da, izan ere oso ongi dakite
gaztelaniaz. Inongo alderdi politikok edo sindikatuk ez lioke horri trabarik jarriko.
Euskararekin berdin jokatu behar da. Beraz, noiz arte euskaldunen kontrako
apartheida Nafarroako Gobernuaren Administrazioan?