Alemanak 2 euskarak 0, eremu mistoan
Ekainaren 1eko Aldizkari Ofizialean 3 lan deialdi argitaratu ziren. Horietan, 2 puntu ematen ziren alemana, frantsesa eta ingelesa jakiteagatik, bakoitzarengatik, Nafarroa guztian, eta ez zen punturik ematen eremu "ez-euskaldunean" euskaraz jakiteagatik.
AET – Administrazioan Euskaraz Taldea
2020-ko ekainak 6
Hori ez da berria: UPNk egiten zuen, eta laukoak edo kuatripartitoak ere
bai, Osasunbideko deialdietan. Baina PSNk haratago jo du: hasi da eremu mistoan ere
euskara ez baloratzen.
Ez dago legerik edo araurik hori agintzen duenik, ez eremu mistoan ez eremu
“ez euskaldunean”, eta epaile euskarafobikoen epaiek ere ez dute hartara behartzen.
Hala ezarri zuen Nafarroako Kontseiluak martxoaren hasieran.
Gauza pozgarria izan zen PSNk UPN gobernuan ez jartzea, politika sozial
batzuetarako, baina onartezina da euskararen arloan egiten ari dena: Hezkuntza
Departamentuan, Gimeno kontseilaria bulldozer baten moduan ari da euskararen
kontra, bakarka gobernatuko balute bezala, edo UPNren bazkideak balira bezala.
Eta euskararen puntuazioa lan deialdietan orain arteko okerrena da. Euskara
errespetatzen duten alderdi politikoek planteatu beharko lukete ea merezi duen
PSNren gobernu bat sostengatzea.
Estekak: