Administrazioa auzitegiak kolpea Zizur Nagusiari

Argi eta garbi, Administrazioen eskumena da zehaztea zein lanpostutan den nahitaezko euskaraz jakitea. Hona hemen zer dioen abenduaren 15eko 18/1986 Euskarari buruzko Foru Legeak, III. kapituluan, euskara eremu mistoan erabiltzeari buruz:

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2017-ko urriak 13

“17. artikulua. Herritar guztiek euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea
dute Administrazio Publikoei zuzentzeko. Eskubide honen erabilera bermatzeko, aipatu
Administrazioek honako hau egin dezakete: a) Urteroko lanpostuen eskaintza
publikoan zein lanpostutarako izanen den nahitaezko euskaraz jakitea zehaztu. b)
Gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskararen ezagupena merezimendutzat
baloratu”. 

Horrexegatik, Nafarroako Administrazio Auzitegiak Zizur Nagusiko Udaleko 7
lanposturi hizkuntz profila baliogabetzeari oso larria deritzogu. Nafarroako
Administrazio Auzitegiak, UPNren errekurtsoari erantzuna ematean, bere ahalmenak
gainditu ditu. Zizur Nagusiko biztanleen ordezkarien borondatearen gainetik igaro da,
Euskararen Legeari muzin eginda. 

Zizur Nagusiko Udalari eskatzen diogu horrelakorik ez onartzeko, eta ebazpena
errekurritzeko, injustizia hori zuzendu dadin.

Gehiago