948
Ohiturangatik edo izango da euskarari tarte bat utzi behar zaiola pentsatzen dugula, batzuk behintzat. Ez al da eske ibiltzea hori? Suposatzen da garai haiek pasa zirela eta hori da, suposatzen da.
Miren Tirapu
2017-ko azaroak 20
Emanaldiak lotzea ez da erraza eta emanaldiak euskaraz izateak Nafarroan asuntoa zailtzen du.
Noiz aldatuko da hau? Aldatzeko gogorik ba al dago?. Hau da tristeena, gazteleraz lan egitera
bultzatzen gaituztela. emanaldien eske ibiltzen garelaren sentsazioa eukita euskararen eske
ibiltzea ere.
Aurreko gobernuak min handia egin zuen eta ez da indar gutxi behar zauri hauek ixteko eta
berriz aurrera segitzeko. Baina onartu ezin diren gauzak gertatzen ari dira. Gaztelerakin
nahikoa dela-ren pentsamenduak naparren berezko kultura husteltzen du. Nafarroako
Gobernuak nafartarrak euskaraz hezitzeko ardura hartuko al du?
Nafarroan euskaraz hezi , euskaraz amets egin, euskaraz borrokatu, euskaraz parranda egin,
euskaraz pentsatu eta euskaraz sortzen dugunak bagara! Euskaraz bizi garenak alegia!
Nola izan daiteke 948 Merkatua izeneko artearen feria batean, arte eszenikoen arloan ez
egotea eskeintzarik euskaraz? Nafarroako Gobernuak berak EUSKARA menpeko hizkuntzatzat
hartzen badu, gaizki gabiltza.
Jarrai dezagun kulturaren alde lanean…