155: Bigarren Trantsizioaren aurrekaria

- “Kataluniak jasotzen duen erasoa guztion aurkakoa da”, azpimarratu du CNT Sindikatuak - “Komunikazioaren aldeko borroka ausarta bat hasi behar dugu, gaur eguneko benetako arazoei erantzun propioa emanez” erakunde anarkosindikalistak esan du.

CNT Sindikatuaren Idazkaria Iraunkorraren Komite Konfederalak

2017-ko urriak 25

Edozein krisia berdoiketa politika bat ezartzeko aukera bat da. Estatu Espainola
denboraren sekulako kudeatzailea da. 2008ko gainbehera ekonomikoaren
ondorio lazgarriak gainditutzat eman ostean, azken berrogei urteetan onartu
behar izan dituen zenbait lagapen zuzentzeko momentua iritsi dela hausnartu
du. Lagapen guztien artean Estatua gehien estutu duena ez da ahuldutako
langile klaseen matxinada bat, Kataluniako instituzioek gidatutako
desobedientzia mugimendu baten eskutik baizik, nahiz eta gizarte zibilak hauen
lidergoari aurrea hartu dioten. Zeharkako izaera duen mugimendua da eta, aldi
berean, herritar osagai argia duena, gizarte ondoezatik jaio dena. 

Hautetsontzi batek armak baino zilegitasun handiagoa duenez, mugimendu
honek planteatu duen testuingurua beste batzuk baino arriskutsuagoa da;
aitzakia hau hartuta Gobernuak ezohizko tresna aplikatzea erabaki du,
Konstituzioaren 155. artikulu famatua: Estatuak Autonomia Erkidego baten
esku-hartzea baliatzen duena. Ohiz kanpoko den neurrian, hasiera batean
Katalunian bakarrik aplika daitekeela pentsa daiteke, hala ere ez gara
iruzurretan erori behar: oihartzunak lurralde eta esparru guztietan epe luzean
hots egingo du. 

155 artikulua “Retrantsizioaren” aurrekaria da, XXI. mendeko gizarte batek
dituen dilema eta erronkei erantzuteko erreforma multzo batez osatuta
dagoena. Diseinatuko dutenek aurreko Trantsizioaren protagonista berberak
izateak argi adierazten du zein den Retrantsizioak izan dezakeen garrantzia:
botere ekonomikoek irmoki laguntzen dituen alderdi politiko zaharrak eta
Monarkia. Laburbilduz, hitzarmen oligarkiko baten aurrean gaude, behin eta
berriz esan den “lotuta eta ondo lotuta” belaunaldi baten leloa izandako ideiari
estekatua dagoena. 

Ciudadanos alderdiak ohikoa den konpartsa eginkizuna jarraitzen ari du; egitura
instituzionalak mugatzen duen oposizioa, Unidos Podemos eta periferietako
nazionalistak, ez da funtsezkoa, euren esku hartzeko aldea oso murritza baita.
Aldakorra den gutxiengo baten mozio eta proposamenek ez baitu Trantsizio
baten norabidea aldatzen, hain zuzen ere. Artean, azken egun hauetan
egiaztatu dugun bezala, agente politikoen esanetara dauden sindikatu nagusiek
ez dute egoera lagundu, gizarte protestak beren momentu ahulenean utziz.
Orain dela ez hainbeste denbora haserretutako jendetzak toperaino betetzen
zituzten plazak. Gaur, aldiz, hutsik daude: M15 mugimendua berpizteko
saiakera guztiek ez dute fruiturik eman. Soilik gero eta gehiago banandu den,
sektorizatu den Langile Mugimenduak eskubideak borrokaren bitartez
eskuratzen direla gogorarazi digu. 

Hasiera puntua atsekabegarri bada, Retrantsizio honek gizarte atzerapausuak
larriagotuko du. Gure kideen parte bat azken berrogei urtetan ikusi ezezaguna.

izan den egoera bati aurre egin beharko diote: autonomiaren desagerpena,
askatasun eta eskubideen murrizketa ekarriko duena. Besteok, bitartean,
aurrekariak ezarriko duen mehatxuaren itzala gure buruaren gainean izango
dugu. Berpiztu den eta Estatuak bultzatu duen nazionalismo espainiarrak gure
egunerokotasuna baldintzatuko du. Hori dela eta hemendik aurrera, norbaitek
gobernuaren kudeaketa, marko konstituzionala edo Estatuaren oinarriren bat
zalantzan jartzekotan, “antipatriota” izendatua izango da, lege kriminalizazio eta
jazarpen politikoarekin batera gizarte desohore kanpaina bortitz bat martxan
jarriz, hainbeste kasuetan ikusi dugun moduan. 

Baina, nahiz eta egoerak eskuinekoa eta ultrapatriotiko den populismoa
sustatzen duen, ez da zertan modu horretan izan behar. Edo ez litzateke
horrela izan beharko, ustezko esentzialismo ideologikoetan oinarritutako
barrikadetan sartu beharrean, komunikazioaren aldeko borroka ausarta bat
hasiko bagenu, gaur eguneko benetako arazoei erantzun propioa emanez. Ez
da berandu, nahiz eta aurretik bide luzea dugun.

Gehiago