Syriza, herritarren borrokaren garaipena

Syrizak Greziako hauteskundeak irabazi eta gero aztertu nahi izan dugu herrialde honetan zabalduko den aro politiko berria. Horretarako Juan Etxenike Xare elkarrizketatu dugu. Gipuzkoar honek hainbat urte eman zituen Grezian bizitzen eta gertutik jarraitzen du bere egoera politiko eta soziala.  

2015-ko urtarrilak 26

Greziako hauteskundeak irabazi ditu Syrizak eta gobernatzeko prest dago ezkertiarren koalizioa.
Juan Etxenike Grezian bizi izan zen euskaldunarekin sortu den panorama politikoa aztertu dugu. Syrizaren garaipena herritarren erresistentziaren ondorioa dela baieztatu digu Etxenikek.

Harrigarria suertatu daiteke Euskal Herrian ezkerreko alderdi batek eskuineko batekin gobernatzea, eta hori izan da Grezian gertatu dena. Syrizak ANEL alderdiarekin akordioa lortu du. Greziako komunistek ez zuten Syrizarekin akordio bat negoziatu nahi.

Etorkinen aurkako mezuak ohikoak dira Greziako politikan, eta alderdi batzuk euren aurkako politikak aldarrikatzen dituzte. Syriza eta ANEL alderdiek egoera zail bati aurre egin beharko diote, eta gai horretan ez dute irizpide eta iritzi bera.

Greziako gobernu berriak erronka ugari izango ditu datozen hilabeteetan, horien artean, eta garrantzitsuenak, herritarren sabalmendua eta zorra modu batez edo bestez kitatzea. Europako instituzio eta botere ekonomikoek Syrizaren garaipenari nola erantzungo diote ikusteke dago.

Grezian ezkerrak lorturiko emaitzak gurean ondorioak izango dituela uste du Etxenikek. Ezkerreko alderdiak hauspotuko ditu garaipen honek, dio.

Faxismoaren zabalpenari nola erantzungo dio Syrizak argi du Etxenikek. Ez du uste legez kanpo utziko duenik Urrezko Egusentiak, hainbat sektoretatik exijitzen zaion moduan.

Oztopo guztien gainetik eta erronka ugariei aurre egiteko perspektibarekin, Syrizak gobernuari helduko dio, eta sektore ezkertiar eta herrikoien artean itxaropena zabaldu dela uste du Juan Etxenikek.

Gehiago