Skolae, Nafarroako eskuinak deusestatu nahi duen hezikidetza programa

Skolae hezikidetza programa adituen txaloak jaso zituen pasa den asteburuan Madrilen egindako hezikidetzaren inguruko kongresu batean. Nafarroako 16 eskoletan aplikatu zen pasa den ikasurtean, eta oso iritzi eta kritika onak jaso zituen. Nafarroako eskuina, aldiz, programa honen aurka aritu da azken egunetan, manipulazio eta gezurrak erabiliz. Guk programa hau hobeto ezagutu nahi izan dugu, eta horretarako Mendialde ikastetxera gerturatu gara Skolae programarekin izan duten bizipena ezagutzeko.