Izadi, espetxean jaiotako atzera kontaketa

Izadi Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal preso politikoen alaba da, eta espetxean jaio zen. Eta espetxean jaiotako ume guztiak bezala, 3 urte betetzerakoan espetxetik atera beharko da, bere gurasoak atzean utziz. "Izadi gurasoekin etxera" herri ekimenak erreportaje bat osatu du Izadiren egoeraren berri emateko eta bere gurasoekin batera etxeratzea aldarrikatzeko, haiengandik banandu ez dezaten eta Euskal Herriko espetxetan familiendako unitate bereziak sortu ditzaten eskatuz.