Garai berriak, sufrimendu zaharrak

9 urte pasa dira ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuenetik, eta 2018an armak entregatu zituen. 2018ko ekainetik, Espainiako Gobernuak 63 preso lekuz aldatu ditu. Horietatik soilik 12 ekarri ditu Euskal Herriko espetxetara. Pandemia garaian, gainera, presoen bizi baldintzak zeharo okertu dira, oro har, eta hartutako neurriengatik, isolamendua areagotuz.