Etxebizitza eskuratzea, posiblea da Iruñerrian eskubidea praktikan jartzea?

Espainiako Konstituzioak dio etxebizitza bat eskuratzea eskubide bat dela, baina aspalditik ezagutzen dugu etxebizitzaren merkantilizazio prozesua, non eskubide bat izatetik negozio eta espekulaziorako produktua bihurtu den. Gero eta zailago da alokairuan bizitzea, gero eta garestiagoa suertatzen da etxe bat erostea, eta horren aurrean neurriak eta soluzioak eskatzen dituzten eragileek manifestazioa eginen dute datorren maiatzak 13 Iruñean.