#AltsasukoakAske Urte bat espetxean, Altsasu aurrera!

Bihar azaroaren 14an urte bat beteko da Altsasuko gazteak espetxeratu egin zituztenetik Espainiako Audiencia Nacionalaren aginduz. 2016ko urrian ordu txikietan bi goardia zibilekin taberna batean izandako istilua aitzakia hartuz, 11 lagun atxilotu eta auziperatu zituzten. Horietako batzuk espetxeratu egin zituzten, eta gaur egun, oraindikan hiru lagunek jarraitzen dute espetxean, sakabanatuak: Jokin, Adur eta Ohian.