Ab-9an Parisera, urratsez urrats, Orain Presoak!

Abenduaren 9an Parisko kaleetan milaka euskaldun batuko dira Frantziako Gobernuari euskal presoen afera konpon dezala eskatzeko. Ekimen honen bultzatzaileak, preso ohiak eta Sare Herritarra elkarrizketatu ditu Ahotsa.info-k, eta guztiek azpimarratu dute Parisen eginen den mobilizazioaren garrantzi historikoa.