☂️ Aterpea | Punitibismoa, arazo sozial eta politikoei zigorra besterik ezartzeko joera autoritarioa

Punitibismoa hedatzen ari al da jendartean? Punitibismoaren gorakadak zein eragin du jendartean? Eta alderantziz, jendarteak zein jarrera du punitibismoaren inguruan? Legedian zein aldaketa gertatu dira azken urteetan? Espetxeek balio al dute pertsona birgizarteratzeko? Nafarroako Salhaketa elkarteko kideak izango ditugu gurekin Mikel Urabaienek gidatutako solasaldian.