☂️ Aterpea | Memoria historikoaren garrantziaz oldarraldi erreakzionarioari aurre egiteko

Javier Milei Argentinako presidente ultraeskuindarrak ukatu egin du Argentinako diktaduran 30.000 pertsona desagerrarazi zituztenik. Mundu mailan memoria historikoaren negazionismoa gertatzen ari al da? Joera horrek eraginik ba al du Euskal Herrian? Historiak zein balio du gaur egungo jendartean? Memoria historikoaz aritu dira Laura Perez irakaslea eta Aitor Garjon historia ikerlaria, Mikel Urabaienek gidatutako solasaldian.