Sare Herritarra: “Behar bat da herri honetan izan den gatazkaren ondorioak konponbidean jartzea”

Gaur egun, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren zati handi bat, modu batez edo bestez, kalean zapaltzen ari da: ikasteko, lan egiteko, baldintzapeko askatasunean... Baina oraindik badira 58 pertsona 2. graduan sailkatuak daudela eta erregimen itxian dagoela. Sarek dio Kolektibo honen %100k baldintzak betetzen dituela kalean zapaltzen aritzeko. Maiatzaren 18an eta 19an Lesakatik Iruñera egingo den martxan preso guztiak etxerako bidean jarriko dituzten neurriak eskatuko ditu Sare Herritarrak.