“Herri mugimendua antolatua, indartsua eta prestatua izan behar da etortzen denari aurre egiteko”

BAM (Burujabetzaren Aldeko Mugimendua) larunbatean, maiatzaren 24an aurkeztuko dute Tafallan. Mugimendua sortzen da, auzoetan eta herrietan aktiboan dauden herri mugimendu ezberdinak batzeko, eta logika berdinean borroka guztiak amankomunean jartzeko; eta beraz, elkarlan horretarako tresnak sortzea du helburu. Larunbatean Tafallan egun osoko egitaraua antolatu du BAM-ek herri-mugimendu ezberdinak ezagutzeko, eta jendeari parte-hartzeko deia luzatu diote.