Zonifikazioarekin bukatu eta nafar guztien hizkuntz eskubideak errespetatuko dituen dekretu bat eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek Nafarroako Gobernuari eskatu diote Administrazioan euskararen ezagutza baloratuko duen dekretu berriaren zirriborroa atzera botatzea eta euskara, Nafarroako berezko hizkuntza den aldetik, erkidego osoan kontuan hartzea. Dekretu honek Euskararen Legeak inposatzen duen zonifikazioan duela bere oinarria jakitun, zonifikazioarekin bukatzea ere eskatu dute sindikatu hauek.