Zerrenda bakarrarekin eginen dituzte hezkuntzako lan eskaintza publikoak
Haur eta Lehen Hezkuntzako 2015eko 73 plazak ez dira galtzen utziko: deialdia 2018an eginen du departamentuak eta azterketak 2019ko ekainean eginen dira.
2017-ko azaroak 22
Hezkuntzako mahai sektoriala bildu da gaur. Hezkuntza Departamentuak iragarri dienen artean, datozen Lan Eskaintza Publikoetan zerrenda bakarra osatuko dutela. Hau da, euskara ere badakiten irakasleek zerrenda bakarra osatuko dute gaztelania bakarrik dakitenekin.
Mahai sektorialean sindikatuei esan diete zerrenda bakarra ezarriko deladatozen Lan Eskaintza Publikoan. Gaur bertan eman du horren berri Roberto Perez Elorza hezkuntza zuzendariak. Euskalerria Irratia hitz egin du.
Sindikatuek nola jaso duten albistea ere ezagutzen ari gara. LAB sindikatuak pozez jaso du albistea. Nora Salbotxek gogorarazi du eskaera hori LABek hasieratik egin duena dela eta gero lortu dutela gehiengo sindikatu bat zerrenda bakarraren alde egotea. Poza da behingoz euskara ere badakiten irakasleei aukera berdintasuna ematea. Zuhur jaso dute albistea Steilas sindikatuak. Ez da nahikoa zerrenda bakarrarekin, zerrenda integratua behar dela esan du Amaia Zubietak, nahiz eta poztu egin diren aurrera pauso honekin.
73 plazak ere aterako dituzte azterketara
Haur eta Lehen Hezkuntzako 73 plaza ez dituzte galtzen utziko. Badakizue, 2015eko deialdiko plazak dira eta heldu den urtean 2018an eginen dute deialdia. Azterketak 2019an eginen ditu hezkuntza departamentuak.