Zangozako Productos Kol enpresako langileek, lanuzteak hasi dituzte hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

Productos Kol enpresako langileek, enpresako batzordearen gehiengoak deituta, ELA eta LAB sindikatukoak alegia, lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren alde lanuzteak egiten hasi dira. Beraz, datozen 4 asteetan zehar bi orduko lanuzteak egingo dituzte.

2024-ko maiatzak 22

Productos Kol Zangozako Rocaforte industrialdean dagoen enpresa bat da. Edredoiak eta burkoak ehuntzen ditu eta enpresak 150 langile ditu. Batzordea, CCOOko 4 ordezkarik, ELAko 3k eta LABeko 2k osatzen dute.

Azaldu dutenez, langile gehienek egin dute bat lanuezteen deialdiarekin. Enpresaren azken hitzarmenean, plantillak erosahalmena galdu zuela adierazi dute, izan ere, inguru horretan urtean egun gehien lan egiten den lantokia da, eta ordainsari txikiena duena.

Aurreko urtarrilean, enpresa hitzarmenaren negoziazioak hasi ziren erosahalmena berreskuratzeko eta lan baldintzak hobetzeko. Baina, batzordearentzat eta langileen gehiengoarentzat enpresaren azken proposamena ez da nahikoa.

Azpimarratu dute bestalde, Productos Kol-ek 6 milioi euroko irabaziak izan zituela 2019 eta 2022 bitartean, eta 5 milioi euro banatu zituela akziodunei azken 5 urteetan dibidenduetan.

Gehiago