Zangotzaldeko herritarren hizkuntz eskubideak errespetatzeko urratsak emanen ditu Mankomunitateak Arartekoaren gomendioak jarraituz

Zangozako Mankomunikateak Arartekoaren gomendioak aintzat hartuko ditu eta euskaldunen hizkuntz eskubideak errespetatzeko hainbat neurri hartuko ditu.

2022-ko otsailak 21

2021eko urrian Arartekoak Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateari gomendatu zion herritarrek euskaraz arreta jasotzeko eskubidea bermatzearren behar ziren neurriak har zitzala. Mankomunitateak Arartekoaren gomendioa onartu du emandako gomendio eta, besteak beste, euskaraz artatuak izateko eskubidea erabili nahi duten herritarrentzat behar diren langileak bermatuko ditu Mankomunitateak. Horretarako, azterlan bat egingo du ikusteko nola baloratu euskara jakitearen merezimendua lan deialdietan.

“Urrats garrantzitsua izanen da eskualdean euskara sendotzeko eta hiritar euskaldunen eskubideak babesteko”, dio Administrazioan Euskaraz Taldeak.

Gehiago