“Zama doinuz arindu” presoekiko elkartasun jaialdiko sarrerak ia ia agortuak

Aurtengo “Zama doinuz arindu III” jaialdian Mikel Urdangarin, Niko Etxart, Alex Sardui eta Haimar Arejita (Gatibu), Kutxi Romero, Ines Osinaga, Petti, Ekiza (Wilis Drumund) eta Irati Lasa eta lagunak izanen dira, eta berriz ere, aretoa beteko delakoan daude antolatzaileak, nahiz eta oraindikan sarrera gutxi batzuk saltzeke geratzen diren.

2018-ko urtarrilak 9

Hirugarren urtez, datorren urtarrilaren 14an Etxarri Aranazko Kultur Etxean “Zama doinuz arindu” elkartasun jaialdia ospatuko da. Bi emanaldiak izanen dira (arratsaldeko 17:30 eta 19:30) Etxarriko Sare Herritarrak antolatzen duen euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko jaialdi honetan. Euskal Herriko abeslari ezagunek “urtetako gatazkak oraindik gainean dugun zama arintzeko” aukera emanen dute. Oraindikan ere, sarrera daude salgai, eta Ahotsa.info-k bere sare sozialen bidez 4 sarrera zozketatuko ditu.

Jaialdi honen helburua da “euskal presoei apikatzen zaien salbuespenezko legedia salatu eta hortaz ematen diren hainbat eskubide urraketen zama arintzea” eta aldi berean “urtetan luzatu den gatazkaren konponbidean urratsak ematearen aldeko mezua zabaltzea”.

Aurtengo “Zama doinuz arindu III” jaialdiaren kartelan Mikel Urdangarin, Niko Etxart, Alex Sardui eta Haimar Arejita (Gatibu), Kutxi Romero, Ines Osinaga, Petti, Ekiza (Wilis Drumund) eta Irati Lasa eta lagunak agertzen dira. Sarrerak 15 euro balio du eta Etxarri Aranazko Udaletxeko kultura bulegoan erosi daiteke edo www.etxarriaranatz.eus web gunean, eta baita ere Etxarri Aranazko Xapatero eta Leku Ona tabernetan. Sarrera on-line erosiz gero, inprimakia eraman behar da, eta antolakuntzatik adierazi denez, ezin izanen da kontzertuan argazkiak edo bideoak egin. Ahotsa.info-k emanaldia grabatuko du eta ondoren eskeiniko du.

Gehiago