Zainduz plataforma aurkeztu dute, erresidentzietan dauden adinekoen eskubideak defendatzeko

Zainduz plataforma osatu dute erresidentzietan aurkitzen diren adineko batzuen senideek, euren ahaideen eskubideak defendatzeko. Covid-19ak agerian utzi ditu erresidentzietan dauden gabeziak, eta horiei aurre egiteko eta zerbitzu duinak eskatzeko indarrak batu behar direla azpimarratu dute. Urriak 27 osteguna, arratsaldeko 18.00etan Condestable jauregian eginen dute batzar bat plataforma indartzeko.