Zahar etxeetako langileek beste greba eguna egin dute gaur lan hitzarmen duin baten alde

Hirugarren adineko pertsonak artatzeko erresidentzietako langileek berriz egin dute greba gaur. Patronalaren eta Gobernuaren utzikeriaren aurrean, lan hitzarmen duin bat aldarrikatu dute langileek zahar egoitzetan erabiltzaileek behar duten asistentzia izan dezaten. Goizean errepide mozketa egin dute Iruñean, eta arratsaldean mobilizazioak izan dira Tuteran, Tafallan, Lekunberrin eta hiriburuan.