Xabier Rey euskal preso politikoa hil da
Puerto III espetxean aurkitzen zen, eta Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, gaur hil da. Momentuz ez dute berri geihagorik eman. Bihar prentsaurreko bat eskeiniko dute. Gaur, Donibane auzoan, batzar informatibo bat egin da gaueko 22etan, eta bertan bihar asteazkena arratsaldeko 20etan eginen den enkartelada berezian parte hartzeko deia egin dute. NUPen eguerdiko 12etan kontzentrazio bat eginen dute.
2018-ko martxoak 6
Etxerat Elkartetik Xabier Rey euskal preso politikoa Euskal Herritik 1.050 kilometrotara dagoen Puerto III espetxean gaur zendu dela baieztatzen dute.
Preso nafarra 2008an atxilotu zuten eta lehen graduan zegoen Andaluziako espetxe honetan eta horrek “erabat zailtzen ditu euskal presoen bizi baldintzak”, salatu dute.
“Egoera gogor honen aurrean gure babes osoa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Xabierren senide eta gertukoei”, adierazi du Etxeratek.
“Une latz hauetan bai sakabanaketa zein euskal presoen aurka mantentzen diren gainontzeko salbuespen neurri krudelak bertan behera uztea” exijitzen dute.
Bihar eskeiniko dute informazio gehiago Etxerat elkarteak eskeiniko duen prentsaurrekoan. Ezker Abertzaleak ere agerraldi bat eginen du Iruñean datozen egunetan eginen diren mobilizazioen berri emateko.
Bestetik, Donibane auzoan, bihar asteazkena arratsaldeko 20etan Monasterio Belate kalean enkartelada berezia eginen da, eta eguerdiko 12etan NUPen kontzentrazio bat eginen da.