La Vueltako nafar auziperatuekin elkartasunez kontzentrazioa egingo da ostegunean epaitegietan
2025-ko abenduak 10
Gaur goizean Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideek agerraldia egin dute Iruñeko epaitegien aurrean, 2025eko Españako Itzulian eta Donostiako Zinemaldian protesta ekintzak egiteagatik epaituko dituzten hainbat lagunekin batera. Euskal Herri osoan zazpi lagunetik lau deitu dituzte abenduaren 18an Nafarroan, eta egun berean, 10:30ean, Iruñeko epaitegien aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute. Salatu dutenez, “errepresioa Israel eta sionismoa defendatzeko eta sostengatzeko beste modu bat da, eta ezin dugu normalizatzen utzi; horri ere elkartasunez erantzun behar diogu”.
