Mendillorriko Gazte Egunean Udaltzaingoaren esku-hartzea salatu dute

Goizeko 5ak aldera Udaltzaingoaren furgoneta bat agertu zela salatu dute, ospakizunarekin zerikusirik ez zuen arrazoi batengatik, eta hainbat gaztek poliziaren presentziaren aurkako oihuak egin zituztela. Handik gutxira, beste 6 furgoneta iritsi ziren, eta egoera are gehiago tenkatu zen; salatu dutenez, bi gazte atxilotu zituzten, hiru gehiago identifikatuta. Grabatzen hasi zen beste gazte bat piperbeltz esprai batekin busti zuten, eta lau poliziaren artean txikitu zuten. Elkarretaratzean Mendillorriko gazteen kriminalizazio sistematikoa salatu dute eta elkartasuna adierazi diete atxilotutako eta identifikatutako gazteei.