Virgen del Camino ikastetxeko garbiketa langileen egoera salatu dute irakasleek
Virgen del Camino IIPko langile talde batek salaketa jarri du eta Institutuko atean kontzentratu da garbitzaileen egungo egoera salatzeko.
2024-ko urtarrilak 19
Virgen del Camino de la Txantreako IIPko langile talde bat institutuko atean bildu zen atzo ikastetxe horretako garbitzaileei elkartasuna adierazteko. Izan ere, duela 2 hilabetetik ez da bete garbiketa-zerbitzuko kide baten iraupen luzeko baja, eta zerbitzu bereko beste langile batek uko egin ostean, larriagotu da egoera. “Gaur egun, garbiketako 6 langileren lana 4 pertsonaren artean egiten dute, baina beste arrazoi batzuengatik, hala nola gripearen intzidentzia handia, covid… Bi pertsonak beste seiko lana egin behar izan dute”, salatu dute irakasleek. Horregatik guztiagatik, laneko bajak berehala ordezkatzeko eskatu dute.