Venezuelarekin elkartasun eguna ospatuko da martxoaren 4an Bolibarren, Bizkaian
Internazionalista egun honekin Venezuelak pairatzen dituen eraso neokolonialistak salatu eta bere herritarrei elkartasuna adierazi nahi zaie.
2018-ko urtarrilak 29
Venezuelak pairatzen dituen eraso etengabe hauek “petroleoaren jeitsieragatik kolpatua izan den ekonomia baldintzatzea bilatzen” dutela adierazi dute, era honetan uste bait dute “Venezuelako herriak bere Gobernuari bizkar emango” diola. Hala uste dute Venezuela Aurrera plataformako kideek. Ekimen honetan alderdi politiko, eragile sozial eta sindikatuak biltzen dira.
Ekimen honekin Euskal Herritik “zailtasun guztien gainetik, zutik mantentzen den” herri chavistari babesa eman nahi diote, eta Hugo Chavezen bostgarren urteurrena aprobetxatuz, Bolibar herrian elkartasun internazionalista berresteko ekitaldia izanen da.
Egunak jaia eta elkartasuna uztartuko ditu. Ekitaldi politiko bat, herri bazkaria eta musika emanaldiak izango dira jai giroan. Herri bazkarira apuntatzeko beharrezkoa da m4bazkaria@gmail.com helbide elektronikoan izen ematea.