Urtarrilaren 11an euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa iragarri du Sare Herritarrak
Sare Herritarrak urtarrilean ohikoa den euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa aurkeztu du gaur. Orain Presoak dinamikaren baitan kokatu duten ekimen berri honekin mobilizazio soziala sustatu nahi dute Espainiako Gobernuari espetxeratuen egoera goitik behera aldatzeko.
2019-ko urriak 22
Espainiako gobernua urrats txikiak ematen hasi zen: graduen progresioari dagokionez; preso batzuk, gutxi, hurbilago dauden espetxeetara ekarri ditu; baimenen bat eman du, eta zerbait humanizatu du gaixotasunak dituzten preso batzuen egoera. Oso urrats txikiak izan dira, eta gutxi izan dira. Ausardia eskatu behar dugu, urrats gehiago emateko, urgentea baita.
Urtarrilaren 11n berriro beteko ditugu Bilboko kaleak. Berriro plazaratuko dugu presoen eskubideen aldeko konpromiso irmoa.
Mobilizazio soziala gizarte garaikideen tresnarik garrantzitsuena da gehiengoak lortzeko, gizartea aktibatzeko eta aldaketa garrantzitsuak erdiesteko.
Zalantzarik gabe, mobilizazio hori funtsezkoa da helburuak errealitate bihurtzeko.
Izpiritu hori euskal gizartean zabaldu nahi dugu. Uste sendo hori. Ideiak argi izanda, benetan sinesten badugu, gure helburuak lorgarriak direla sinestera eramango gaituen izpiritu hori.
Eutsi egin nahi diogu benetako bakea eta bizikidetza lortzeko bideari.
ORAIN PRESOAK ekimena Euskal Herriak, bere pluraltasunetik, behar eta nahi duen bide-orria da. Urteetako sufrimenduari eta konfrontazioari amaiera ematea guztion ardura delako: gizartearena, elkarteena, erakunde politiko eta judizialena, eta, jakina, Espainiako eta Frantziako gobernuena. Frantziako Gobernuan mugimendu esanguratsuak eman dira; espero dugu Espainiakoak eredutzat hartzea.
Manifestazioa infexio-puntu garrantzitsua izan behar da, iraganaren eta etorkizunaren arteko etena markatuko duena gizartea aktibatzeko ziklo berri honetan, gure herriaren zati handi batek eskatzen duen ziklo honetan.
Presoen aldeko urratsak emateko unea da: aldatu egin behar delako prozesuaren erritmoa. Orain, estatuan beste hauteskunde batzuk egiteko gutxi falta den une honetan eta, ziur aski, epe laburrean gobernu berria eratzea eragingo duten hauteskunde horien aurrean, berriro plazaratu behar dugu espetxe-politika aldatzeko beharra; irmo plazaratu ere, euskal erakundeetan hartutako zenbait erabakik ematen diguten babesa baliatuta.
Espainiako gobernua urrats txikiak ematen hasi zen: graduen progresioari dagokionez; preso batzuk, gutxi, hurbilago dauden espetxeetara ekarri ditu; baimenen bat eman du, eta zerbait humanizatu du gaixotasunak dituzten preso batzuen egoera. Oso urrats txikiak izan dira, eta gutxi izan dira. Ausardia eskatu behar dugu, urrats gehiago emateko, urgentea baita.
Horretan jarriko dugu gure indar guztia, eta estatuko erakundeekin dagoen komunikaziorako bidean sakontzen jarraituko dugu. Hasitako bidean aurrera egiten badute, gure babesa izango dute.
Horregatik, ausardia eta erabakitasuna eskatzen diegu botere politiko eta judizialei, presoen salbuespen-erregimenari amaiera emango dion espetxe-politika bat aplikatzea eta etapa bati amaiera emateko eta presoak etxera itzultzeko bide-orria diseinatzeko aukera izatea ekarriko duen prozesu baten hasiera izan daitezen urrats txiki horiek euskal.
Familiek –kondena luzeak dituzten senide presoak bisitatzen jarraitzen dute– eta Euskal Herriak eskatzen dugu agindutakoa betetzeko: espetxeak humanizatzeko; aplikatzen hasi zirenean zentzurik ez zuen eta, ETAk zegozkion erabakiak hartu eta desegin ondoren, orain oraindik zentzu gutxiago duen salbuespenezko espetxe-politika bertan behera uzteko.
Estatuak ez dauka orain arazo bat existitzen ez den “banda” batekin. Arazoa, orain, gizartearekin du, gizarte horrek ez baitu nahi bere izenean euskal presoen eskubideak urratzen jarraitzea.
Aldarrikapen unibertsal bat da hau, giza eskubideei buruz hitz egitea ez delako alderdi baten aukera ideologiko bat defendatzea, eskubide unibertsal bat defendatzea baizik.
Urtarrilaren 11n, milaka eta milaka euskal herritar elkartuko dira berriro Bilbon, erakusteko euskal gizartearen pluraltasunaren isla diren aukera politiko ezberdinak ez direla oztopo bat aho batez defendatzeko giza eskubide horiek, bizikidetzan eta bakean oinarritutako gizarte bat izatea lortu nahi badugu.
Urtarrilaren 11n, halaber, berriro eramango dugu Bilboko kaleetara gure bostgarren urteurrenean hartutako konpromisoa.
Lan egingo dugu bakea, justizia eta bizikidetza ardatz dituen gizartea lortzeko. Minik sortzen ez duen gizarte bat, biktima gehiagorik gabe, euskal presorik gabe.
Erronka horrek ezberdinen arteko espazio berriak sortzea eskatuko digu, besteari entzutea, besteen bizipenak eta mina partekatzea; oinarri sendo bat lortzea: onarpena, errespetua eta enpatia.
Guztiok egin behar dugu autokritika, kultura kolektiboa indartzeko, gertatutakoaren gaineko ariketa aldeaniztun baten bidez, memoria guztiak kontuan hartuta, oinarrizko eskubideen errespetuaren ikuspuntutik. Hori da etorkizuna guztion artean eraikitzeko modurik egokiena.
Baikortasunez ikusten dugu etorkizun hurbila. Agian, baikortasun gehiegiz. Baina horrelakoak gara gu. Eta horrelakoak izan nahi dugu.
Aro berri bat dugu aurrean, etorkizun hobea lortzeko ateak zabaldu dizkigun aro bat; hamarkadetako sufrimendu eta minaren ondoren, guztiok merezi dugun aro bat. Korapiloak askatzeko unea da; aurrera egin eta, eskubide, errespetu eta enpatiatik, guztiok nahi dugun gizartea eraikitzeko unea da.
Helburu hori ardatz hartuta, dei hau helarazi nahi diogu euskal gizarteari. Ibil gaitezen elkarren ondoan urtarrilaren 11n.
Aurkez diezaiogun munduari zauriak itxi eta etorkizuna eraikitzeko dugun borondate sendoa