Umetxearen aurkako Udalaren jazarpena salatu dute Sanduzelaiko bizilagunek

Sanduzelaiko Umetxea elkarteak 4.000€ ordaindu behar izan ditu Udalarekin izandako epaiketa batean. Navarra Sumak zuzentzen duen Udal Gobernuak Umetxeak auzoko umeekin egiten duen lanari ezarritako oztopoak salatu dituzte, eta jazarpen hau aspalditik datorrela azpimarratu nahi izan dute. Coworkids programaren bidez Udalak egiten duen lanaren eragina "nuloa" dela ere baieztatu dute