“Uhinak”, 22. Korrikaren dokumentala

Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu dira eta bederatzi ahots topatu dituzte bide bazterretan dokumental honen egileek. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutzera ematen dituzte: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diete, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dute bueltan.