Uharteko Comansako langileak greban baldintza hobeak lortzeko
Greba apirilaren 29ra arte dago deituta, baina ELAk ez du baztertzen mobilizazioak areagotzea aurrerapausorik eman ezean. Lan Hitzarmen duin bat eskatzen dute.
2025-ko apirilak 25

Uharteko eraikuntzarako dorre-garabiak fabrikatzen dituen Comansa enpresako langileek greba hasi dute duina izango den Enpresako Hitzarmen Kolektiboa lortzeko. Besteak beste, aurreko Enpresa Itunarekin galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eskatzen du plantillak. Itun horren indarraldia 2024ko abenduaren 31n amaitu zen, eta UGTk sinatu zuen. “Enpresako Zuzendaritzak planteamendu seriorik egiten ez badu”,” ELAk ohartarazi du “mobilizazioak areagotuko” dituela.
Era berean, ELAk enpresaren jarrera salatu du. “2024aren amaieratik ari da saiatzen Enpresa Hitzarmen bat lortzeko negoziazioak hasteko. Horren aurrean, Zuzendaritzak metalaren sektoreko hitzarmena aplikatzeari utzi zion”, dio sindikatuak. ELAk kritikatu du Comansako zuzendaritza negoziatzeko prest agertu dela behin greba deituta “baina eduki zehatzik ez duela proposatu” salatu du.
Gehiago

Legasako eta Aguraingo lantegietan egidako greba «arrakastatsua» izan dela erran du ELAk

BSHko langileak: “Berrindustrializatzeko norbait interesatua badago, baina ezinbestekoa da epea luzatzea”
