#UdAZKENfest, Arabako elkartasun eguna

Urriaren 1an, Gasteizen euskal preso eta euren senideen eskubideen aldeko musika jaialdia.

2016-ko abuztuak 2

‎Azken bisita‬, azken aurrez aurrekoa, azken kilometroa.
Azken deia, azken gutuna, ‪azken paketea‬, ‪azken bidaia‬.
Azken iskanbila espetxeko atarian, azken begirada hotza, azken ilara.
Azken manifa, azken prentsaurrea, azken atxikimendua, azken ekimena.
Azken hileta, azken malkoa.
Azkenengo baimena, azkenengo partea, azkenengo instantzia, azkenengo borrokaldia.
Azkenengo eskubide urraketa, azkenengo zigor luzapena, azkenengo gaixo larria.
Azkenengo hitz moztua, azken olerki zelatatua, azkenengo muxu ukatua.
Azkenengo hesia, azkenengo kontrol dorrea, azkenengo kartzeleroa.
Azkenengo espetxearen azkenengo ziegan azken arabarra dagoen bitartean baina… guk, badugu zer egin, zer konta, zer lortu. Elkartasun doinuz jantzi nahi dugu bidea, kilometroen zama arindu, horretarako jaio da UDAZKENFEST, Arabako elkartasun eguna.

Azken bisita, azken kilometroa… Bitartean, ‪#‎UDAZKENFEST‬.
‪Urriak 1‬, Gasteiz-en.‬

Gehiago