Udaberriko kanpaina zabaldu du Errigorak Nafar hegoaldeko uzta Euskal Herriko txoko guztietara eramateko
Matxoaren 9arekin ekin dio Errigorak aurtengo udaberriko kanpainari, Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura, "Bat egin Errigora Balioekin" leloarekin. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak banatuko dira euskara sustatzeko.
2023-ko martxoak 9
Aurtengo kanpainan eskuratu ahal izango diren produktuak ERRIGORA BALIOAK berme zigilua dute, eta produktu guztiak euskaraz etiketetatuak daude. Berme zigilu horrek produktuak 4 balio badituela ziurtatzen du: Euskara, Auzolana, Bertakotasuna eta Nekazariekiko harreman bidezkoa.
“Bertako elikagaien alde, euskaraz, auzolanean eta ekoizpenean harreman bidezkoak sustatuz” kontsumitzeko deia egin du Errigorak. “Gainera, bultzada bat suposatzen du ekoizleek elkarlanean hasitako Errigora Balioak identifikatzailearentzat, abiapuntuko 4 baioetan edo-eta berrietan sakontzeko”.
Urtero bezala ehunka boluntario lanari esker eta Aek, Sortzen eta Ikastolen Elkartearekin batera ehunka herritan egin ahalko da olio, kontserba, lekale arroz eta pasta eskaera. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskaera martxoaren 29a arte egiteko aukera izanen da.