Txantreako preso politikoen eskubideen aldeko Elkartasun Astea, martxoaren 20tik 25era

Txantrea auzoko preso politikoei auzo moduan elkartasuna adierazteko helburuarekin auzoko 9 preso politikoek bizi duten espetxealdi, dispertsioa zein espetxe politikaren kontra daudela adierazteko aterako dira kalera aste honetan Txantrean.

2018-ko martxoak 21

Gaur egun, esan bezala, 9 preso politiko dituzte auzoan, 7 Espainiako kartzeletan preso, 1 Frantzian preso eta beste bat etxean preso. Txuma Altable 1994.urtetik dago preso, gaur egun Castellonen. Santi Aragon 2001. urtetik, gaur egun, Logroñon. Alberto Viedma 2002. urtetik, gaur egun, Almerian. Patxi Ruiz 2002. urtetik, gaur egun, Murtzian. Xabi Perez 2005. urtetik, gaur egun, Cordoban. Joseba Lerin 2007.urtetik, gaur egun, Cadizen. Joseba Fernandez 2010.urtetik, gaur egun, Osnyn. Eta Mikel Gil 1992. urtean atxilotu zuten, eta 2009. urtetik aurrera etxean preso aurkitzen da.

11.904 kilometro egin behar dituzte astebururo joan itzulian haien senide eta lagunak hauek bisitatu ahal izateko. Horrek suposatzen duen gastu ekonomikoarekin. Gehienak kondena luzeak dituzte eta honi gehitu behar zaio ezarrita duten salbuespen legedia. Gainera espetxetik irtetean diru laguntzak kendu eta gaitasungabetzeaz inhabilitazioak ezarri ohi dira kondena gehiago luzatuz, salatu dute.

Presoen gaia auzora hurbildu nahi dute aste honetan zehar, haien egoera sozializatu, salatu, zein etekin ekonomiko bat ateratzea bilatuko da. Horretarako, txirrindula martxa bat, manifestazioa, bazkaria, kontzertuak etab burutuko dira.

Gatazkaren konponbidearen arloa jorratzera gonbidatu nahi dute auzoa. “Gure herriak bizi izan duen eta bizi duen gatazkan kritikoak izatera, memoria lantzera eta honen ondorio diren preso politikoen egoeraren aurrean auzo bezala erantzun bat lantzera eta aurrera eramatera”, aipatu dute. Gatazkaren konponbidea osorik emateko “preso politiko guztiak etxean beharko” direla azpimarratu dute Txantreatik. “Horretarako eta baita presoen egungo errealitatea gainditzeko denok gara beharrezkoak, herritarron borrokaren bidez ekarriko baititugu etxera”, gehitu dute.

Gehiago