Txantreako preso politiko baten egoera salatzeko egindako agerraldi batengatik lagun batzuk deklaratzera deitu ditu ANk

Patxi Ruiz “Kapota” euskal preso politikoaren egoera salatzeko joan den ekainaren 30ean Txantrea auzoan AAEAMk antolatutako agerraldiaren ondorioz, Espainiako Audientzia Nazionalak bertan izandako hainbat lagun bideokonferentziaz deklaratzera deitu ditu ostegun honetarako, 'terrorismoa goratzea' leporatuta.

2018-ko uztailak 24

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakitera eman duenez, Patxi Ruizen egoera salatzeko egindako agerraldi horretan parte hartzeagatik lagun batzuk deklaratu beharko dute Iruñeko epaitegian, bideokonferentziaz, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Elkartasuna adierazi diete pertsona hauei, eta azpimarratu nahi izan dute “eraso hau indibiduo zehatzetan zentratu baldin bada ere, gure mugimenduaren jardueraren eta errepresaliatu politiko guztien kontrako erasotzat hartzen” dutela.

“Berriki, salbuespen epaitegi berberak Ahotsa komunikabideko hainbat kide ere deklaratzera deitu ditu, hain zuzen ere preso politikoei “preso politiko” deitzeagatik. Espainiako Estatua tematuta dago errepresaliatu politikoen kriminalizazioan indarkeria instituzionala justifikatzeko bitarteko gisa, horretarako haien aldeko edozein mezu eta ekimen jazarriz”, gehitu dute.

Gehiago