Txantreako 75. urteurreneko jaiei hasiera eman diete

Arratsaldeko 20:00tan bota duten zuziriak hasiera eman die Txantrea auzoko jaiei. Gaurtik, igandera arte, iraungo duten jai herrikoi hauetarako egitarau zabala prestatu dute auzokideen artean. Maria Artazcozek (Federico de Mayo kaleko bizilagunik zaharrena) eta Jesus Tirapuk (auzoko lehen harriak jarri zituztenetatik bizirik geratzen den Txantreako bizilagun bakarra) auzoaren 75. urteurreneko txupinazoa bota dute.