Txantreak ekitaldi batekin ospatuko du bere izendapen berria

Iruñeko Udalak, auzoko eragile eta elkarteen eskariei kasu eginez, Txantrea euskal izendapena ofizialki ezarri du eta hemendik aurrera hori izanen da auzoaren izena: Txantrea. Gaur hasiko dira Txantreako jai txikiak, eta izendapen berria ospatuko dute ekitaldi xume batean.

2017-ko abenduak 15

Txantrea auzoa eraiki ziren lurrak beti egon dira Iruñeari eta Magdalenako baratzezainen auzo zaharrari loturik. Hasiera batean iruindarrek Urrutia izena eman zieten, ugaldeaz bestaldeko lurrak, baita Kaskalleta ere, kaskailuz beteriko alorrak baitziren. Magdalenako ospitalea garai hartako eraikinik nabarmenena zen.

Denborak aurrera egin ahala, Iruñeko katedraleko dignitate bat, txantrea, nabarmendu egin zen toki hartako ardantzeen jabeen artean eta, arrazoi horrexengatik, iruindarrek izena aldatu eta Txantrea euskaraz erabiltzen hasi ziren Arga ugaldeaz iparraldera hedatzen zen alderdia izendatzeko.

XX. mendearen erdialdera gaur ezagutzen dugun auzoa eraikitzen hasi zenean, Txantrea izan zen Iruñeko bizigune berri honi identitatea eman zion izena. Iruñeko Udalak, hemendik aurrera eta modu ofizialean, Txantrea erabiliko du, eta hori izanen da auzoaren izena. Eta hori ospatzeko, gaur 18.30etan Txantrea Plazan ekitaldi xume bat eginen dute.

Txantreako jai txikiak

Txantreako jai txikiak ospatuko dira asteburu honetan. Ekitaldi ugari eginen dira asteburu osoan zehar, adin guztietako.

Gehiago