Tuterako Hizkuntz Eskolan euskararen irakaskuntzan izandako murrizketak salatu dituzte

Euskararen Defentsarako Sarearen lehenengo agerraldian, Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aurrean salatu egin dute Tuterako Hizkuntz Eskolan euskararen irakaskuntzan egin nahi dituzte murrizketak. 10 laguneko taldeak osatzea beharrezkoa izango da ikastaroak aurrera ateratzeko. Erriberan euskararen irakaskuntza atomizatua dagoela ohartarazi du Alberto Santamaria irakasleak, eta borondate kontua dela egoera horri irtenbide bat ematea.