Tren sozialaren aldarria Altsasuko kaleetan zabaldu zuten larunbatean
Sakana Trenaren Alde, AHTrik ez! taldeak deitutko manifestazioak 5.000 eta 6.000 pertsonen artean elkartu zituen antolakuntzaren arabera. Tren sozialaren aldarrikapena egin zuen taldeak eta diru publikoa herritarren beharretara bideratzea eskatu zuten. Maiatzaren 18an, 12:30ean Gasteizen eginen den AHTren kontrako eta tren sozialaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu zuten.
2019-ko apirilak 1
Martxan hainbat kultur taldeak eta beste parte hartu zuten. Manifestazioaren buruan AHTren inpaktuak jasan daitezen Sakana zein Arabako Lautadako nekazari eta abeltzainaren 17 traktore egon ziren. Geroago egon ziren joaldunak eta Altsasuko inauteriko Golda, eta jende artean ikusi ziren pertsonai mitologikoak, fanfarre bat, erraldoiak, txaranga bat, tren laster bat…
Martxan 6000 pertsona inguru parte hartu zuten, antolakuntzaren arabera.