“Torturak osturiko bizitzak”, Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Egunean torturaren biktimen testigantzak

Egiari Zor ekimenaren datuen arabera, Euskal Herrian 1961. urtetik gaur egun arte 14 izan dira torturaren ondorioz hil diren euskal herritarrak. Torturatuak izan diren euskal herritar batzuek 14 biktima hauen heriotzen inguruko zehaztapenak eman dituzte bideo batean. Pertsona hauek egia jakiteko eskubidea aldarrikatu dute.

2021-ko martxoak 24

14 dira Euskal Herrian torturak osturiko bizitzak, 1961. urtetik gaur egun arte: Mercedes Antxeta, Vicente Lertxundi Mayoz, Manuel Thomas Gomes, José María Quesada Lasarte, Javier Escalada Navaridas, Antonio Goñi Igoa, Juan José Munduate Zamakona, Alfredo Valcárcel Navarro, Joxe Arregi Eizagirre, Esteban Muruetagoiena Scola, Mikel Zabalza Garate, Juan Calvo Azabal, Gurutze Iantzi Igerategi, Xabier Kalparsoro Golmaio “Anuk”.

Pertsona horiek oraindik ez ditu inolako erakundek modu ofizialean aitortu.

“Bizikidetza demokratikoa eraikitzen jarraitu ahal izateko, biktima guztien eskubideak bermatzea ezinbestekoa” dela dio Egiari Zor ekimenak, “diskriminaziorik gabe”.

Gehiago