Topas espetxera martxa antolatu dute Donibanen

Larunbat honetan Josune Arriaga eta larriki gaixorik dagoen Iñaki Etxeberria preso politikoei euren elkartasun eta babes osoa adierazteko Topas-eko espetxera martxa antolatu dute Donibaneko Sortu eta Ernaik. Salamancako espetxea Euskal Herritik 450 km-tara dago.

2017-ko azaroak 8

“Euskal Herrian 300 preso politiko baino gehiago ditugu oraintxe, horietako 7 Donibanekoak, eta beste behin ere bakarrik ez daudela helarazi nahi diegu ekimen xume honen bitartez. Bihotzean daramatzagula, gure eguneroko borrokoan gure alboan ditugula, maite ditugula”, adierazi du Donibaneko Ezker Abertzaleak.

Martxaren helburua “Euskal Herriaren indarraren, xamurtasunaren, irribarrearen, borrokaren oihua” gerturatzea da. “Gu guztion esku baitago gure bizilagun eta amets-kideak gurekin berriro ekartzea, soilik denok elkarrekin lortuko dugulako sakabanaturik dituzten kide eta lagun guztiak berriz ere gure artean eta aske izatea”, adierazi dute.

Martxa honetan parte hartzeko izena eman behar da Toki tabernan. Larunbatean goizeko 6etan aterako dira  eta arratsaldeko 8tan iritsiko dira bueltan.

Gehiago